XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tren-trafikoaren igoera akaso harrigarria da, kontutan hartzen badugu Londres-etik Pariserako bidaia luzeagoa dela orain Lehenengo Mundu-Gerra aurretik baino.

Kanalaren lotura finantziatzea negozio arriskugarri izango da.

Hesi politikoa sotilagoa da.

Euroroute izan ezik beste lehiakariak britaniarrak dira.

Otsailean Channel Tunnel Group-ek, Sir Nicholas Henderson, Frantzian enbajadore ohia izandakoa eta Thatcher-engandik oso gertu zegoena Hego Atlantikoko gerran, eta National Westminster Bank delakoa sartu ditu ontzian.

Oso politikoa den projektu honetan, zeinek daki zein izango den edozein kontsiderazio tekniko baino garrantzizkoagoa.

Eragileek ferry-konpainien eta portu-arduradunen presioari ere aurre egin beharko diete.

Konpainiak abisua eman diete jadanik lotura onartuko balitz kanala zeharkatzen duten ferryen bukaera izango litzatekeela.

Eragina horren latza izango denik ez da oso probablea, eta honetan zerresan handia izango dute zergarik gabeko dendek, loturan existituko ez direnak.

Halere, ferryek ardura gehiago hartu behar dute errepide-zubiarekin tunelarekin baino zeinak oraindik nahiko gainazaleko trafiko utziko bait luke.

Bestalde, Gobernuek erabaki behar dute baita ere loturak errepidea eta trenbidea edo biok izan behar dituen.

Eragileek trafikoaren lau bosten errepidez egiten dela eta beraz errepide-lotura dela erantzuna, diote.

Berauen zenbakiak engainagarriak dira, bidaia motz asko sartzen bait dituzte.

Trenbideak distantzia luzeko merkatuaren zati handi bat hartzen dute eta Mantxako itsasartea 40 km-tako bidaia minimoa hartzen du baitan.

Normalki, kanala gurutzatzen duen pasaiarien erdiak, kotxez edo autobusez ibiltzen da, besteak trenez (edota oinez).

Arazo honen jarrera erabakikorra posibleki Frantziako gobernuaren eskutik etorriko da, honek trenbidean intsistitu dukeenez.

Kanaleko nabigazioa eragotziko duen edozein projektuk, eta tuneletik at beste asmo oro esan nahi du honek, nabigazio-erruten halabeharrezko aldaketa Nazioarteko Itsasoaren Erakundearekin negoziatzea eskatzen du.

Zubia aukeratua izaten bada Frantziako eta Britania Handiko gobernuek antolakuntza bultzatuko lukete, baina horrelako negoziazioa antzu bihur liteke.

Baldin eta eragileak bankarrotara badoaz, gobernuek erantzun beharko dute.

Huts egin duen zubiak bi irtenbide ematen die gobernuei: osatu ala hondatu.

Edozein aukera garestia izango da.

Tunelgintzak huts egiten badu gobernuek tunela urez gaineztatzeko aukera merkea dute.

Gobernuaren hasierako hautaketa erraza da, gainetik ala azpitik joatea.

Iturri ofizialak ia beti tunelaren alde agertu dira.